Azkeneko eguna izango du Erdi Aroko azokak, giro atseginagoaren esperantzan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 27a, 00:00

Hainbat herritar azokako postu bati begira, atzo goizean, aterruneetako bat aprobetxatuz.

Gaur dute postuak bisitatzeko azken aukera herritarrek. Ikuskizunik ere ez da faltako egun osoan.

Ostiraleko eguzki kontuak ahaz­tuta, giro euritsuak lausotu zu­en Erdi Aroko azokaren festa atzokoan, Hernaniko Kaxkoan. Edonola ere, postuetara gerturatu ziren herritarrak, eta azoka alaitzen aritu ziren musikari, kontalari eta antzezle taldeak, egun osoan zehar.

Halaxe arituko dira gaurko­an ere, azokaren azkeneko egunean. Mota guztietako ikuskizunak izango dira iluntzera arte, eta postuak goiz eta arratsalde zabalik, herritarrei azkeneko aukera eskainiz.

Erlazionatuak

Erdi Aroko giroa Kaxkoak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa api 27 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!