Oraindik 2 hilabeteko epea dago errenta aitorpena egiteko. Zergadun askok ardurarekin egiten dute prozesu hori, gestorien esku uztea erabakita eta Hernanin lau dira zerbitzu hori ematen dutenak; hala nola, Brintza, Zarautz Gestoria, Hator eta Zulaika. Beste askok, nahiago izaten dute prozesua beren kabuz kudeatu. Hala ere, presaren eta ez-egiteen ondorioz, akatsak gerta daitezke, eta horiek saihestu daitezke azterketa sakona eginez, edota aipatu moduan, aipatutako gestorietan. Errenta aitorpena egitea zaila izan daiteke pertsona batzuentzat, eta beraz, askok Brintza, Zarautz, Hator eta Zulaika bezalako profesionalengana jotzen dute.
Hator aholkularitzari dagokionez, enpresentzako eta partikularrentzako aholkularitza integrala eskaintzen du, 1984garren urtetik. «Lan, zerga, kontabilitate eta lege arloetan esperientzia zabala» duela nabarmendu du gestoriak, eta «Mapfreren bulego delegatua garenez, aholkularitza eskaintzen dugu aseguru eta inbertsio gaietan». Era berean, Hatorreko kideek azaldu dute zerbitzu hurbila eta pertsonala eskaintzen dutela. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu Hator aholkularitzak; besteak beste, aholkularitza fiskala, zerga arloko enpresa, elkarte eta partikular guztiak aztertu eta aholkatzen dituzte, «baliabide ekonomikoak optimizatzeko»; kontabilitateko aholkularitza, «kontabilitatea zeregin erraza eta erosoa izan dadin egiten dugu, bezeroari erabakiak hartzeko behar dituen datuak emanez»; lan aholkularitza, «lan arloan esperientzia zabala eskaintzen dugu, arau aldaketetara egokitzeko aukera ematen diguna»; aholkularitza juridikoa, «arlo guztietan aholkularitza legala enpresa eta partikularrentzat»; merkataritza aholkularitza, «sozietateen betebeharrak betetzea kudeatzen dugu», eta diru laguntzak.
Brintza aholkularitzaren kasuan, nabarmentzekoak dira eskaintzen dituen zerbitzuak; izan ere, zerga aholkularitzaz gain, kontabilitate, lan eta lege aholkularitzak ere eskaintzen ditu. Sektorean «esperientzia haundia» dute, izan ere, 1985garren urteaz geroztik, enpresei aholkuak ematen jardun dute, eta baita pertsona fisikoei ere, «20 urte hauetan profesional berri ugari sartu dira enpresan». Era berean, Brintzak bi eratako zerbitzuak eskaintzen ditu; alde batetik, aholku eman eta izapide teknikoak egiten ditu jarraitasunez eta aldizka; eta bestetik, berriz, unean uneko gorabeherak edo arazoak konpontzeko lana egiten du.
Zarautz gestoriak ere, enpresei eta autonomoei aholkularitza eta gestoria zerbitzuak eskaintzen ditu 1996garren urtetik. Zarautz gestoriak esperientzia luzea du eta gestoriak osatzen dugun taldeak edozein enpresari aholkularitza integrala ematea ahalbidetzen dugu».
Eta amaitzeko Zulaika aholkularitza, hasieratik enpresen sorreran eta aholkularitza orokorrean espezializatu eta sendotu da zergen, lanaren, kontabilitatearen eta zuzenbidearen arloetan, eta zerbitzu integrala eman die Donostiako eskualdeko enpresa eta partikularrei. Era berean, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte; hala nola, aseguruak, Trafiko eta Garraio Sailaren aurreko kudeaketak, lizentziak, etab.