Aitor Lizarazu hernaniarrak Hyrox Pro proba garrantzitsua izango du gaur, 19:20etatik aurrera, Bartzelonan. Denboraldiko helburu garrantzitsuenetakoa izango du aurretik, Munduko 15 onenen artean sartzeko sailkapena lortzea. Bertan hiru postu daude jokoan eta ziur ez dela erraza izango. Munduko Txapelketan sartuz gero, hura iznago du helburu nagusi.
Aurten Munduko Txapelketak Chicagoko Navy Pier-en jokatuko da ekainaren 12tik ekainaren 15era. Aitor Lizarazuk bertan egon nahi du onenen artean sailkatuta. Hernaniarra 30-34 urte bitarteko kategorian Munduko hoberenetakoa da eta sailkapen nagusian ere onenen artean egoteko helburuarekin parte hartuko du gaur Bartzelonan. Hyrox proban hamar lan ezberdin egin behar izaten dira.
Azken proba irabazi zuen Varsovian
Lizarazu sasoi betean iritsiko da Bartzelonara. Azken lasterketan garaipena lortu zuen Polonian, Varsovia hiriburuan. Bere markarik onena lortu zuen, 56 minutu eta 24 segundu, eta marka horretan edo zerbait hobe egiten badu sailkapena lortzetik oso gertu geratuko da.
Oso erregular dabil hernaniarra. Azken bi lasterketetan 57 minututik jaistea lortu du eta ez luke arazorik izan behar berriz ere denbora hori hobetzeko. Bartzelonako hirugarren sailkatuak denbora horren inguruan beharko luke.