Mutil jubenilek Ligako azken partidua izango dute gaur Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 26a, 00:00

Talde kirol guztiak bezala denboraldia amaitzear dago eskubaloian. Asteburu honetan bailarako talde bakarrak jokatuko du eta hori mutilen talde jubenila izango da. Gipuzkoako Federazio garaikurraren lehian ibili da azken bi hilabeteetan eta gaur amaituko du liga denboraldia Zarautz liderraren aurka, 10:00etan, Aritzbatalden. Hernaniarrek bosgarren postua ziurtaturik dute, nahiz eta liderraren aurka galdu. Hori bai, irabaziz gero laugarren postua eskuratu dezakete. Hala ere, zaila izango da. Hernanik aldaketa urtea izan du jubenil mailan eta ongi eutsi diote kontuan izanda aurreko urteko jokalari asko senior mailara igo zirela. Euskal Ligan aritu dira eta gero Federazio saria jokatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!