Elur Txori elkarteak bertso afaria antolatu du maiatzaren 10erako, larunbata, Maialen Lujanbio eta Andoni Rekondo bertsolari hernaniarrekin.
20:30etan hasiko da bertso afaria eta tiketak dagoeneko salgai jarri dira Aralar eta Garin tabernetan, baita Elur Txori elkartean bertan ere. Tiketak 25 euroan erosi daitezke eta ondorengoa izango da menua: Txoixo muturra, zopa ilustratua, entrekota piper eta letxugarekin, postrea, kafea eta kopa.
Eta guztia Maialen Lujanbioren eta Andoni Rekondoren bertsoekin lagunduta.