Guraso talde baten proposamenez, Haziera eskolak martxan jarri zituen Hernaniko Udalak apirilaren 7an, «haziera osasungarrian bidelagun» izateko asmoz. 0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako azken bi saioak dira bueltan dira.
Landuko diren gaiak guraso talde horren eta Udalaren artean adostu dira.
Asteartean psikomotrizate tailerra Maddi Sorarekin
Apirilaren 29an, asteartean, Maddi Soroa Hernandez psikomotrizitatean espezialistak tailerra eskainiko du. Saio hau Biterin izango da, euskeraz, 17:30etatik 19:00etara. Psikomotrizitatea zer den eta zertarako kontzeptu teorikoen bidez azaldu eta bizipen-esperientziadun proposamenak egingo ditu.
Maiatzean eskainiko du Julene Armendarizek hitzaldia
Azken saioa maiatzaren 7an izango da, Julene Armendariz Ezeiza pedagogo perinatalarekin. Mugak, arauak eta emozioen kudeaketa haurrekin izango ditu hizpide hitzaldian. Hausnarketarako eta egunerokotasunerako tresna praktikoak emateko tartea izango da saioa, udaletxeko areto nagusian, 17:30etatik 19:00etara, euskeraz, itzulpen zerbitzuarekin.