'Scrooge eta mamuak' haurrentzako antzerkia

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 26a, 00:00

'Scrooge eta mamuak' antzezlana eskainiko da bihar Erriberan.

Aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazioarekin iritsiko da bihar antzerki emanaldia Erriberara.

'Scrooge eta mamuak' antzerki obra emanaldia eskainiko du Khea Ziater taldeak. Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektua bultzatzen dute taldekideek. Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa da bihar Astigarragako Erriberan eskainiko dena.

Obra Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea da, baina oraingo garaietara ekarria. Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratu dute taldekideek,  kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz. Finean, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio bat oholtzaratuko dute.

«Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librean kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den  bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek  salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!