Bueltan da urteroko azoka berezienetako bat Hernanin: bihartik apirilaren 27ra jarriko dute Erdi Aroko azoka. Goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik postuak, eta etengabe izango dira tailerrak, jolasak eta ikuskizunak ere, herriko kaleetan eta plazetan Erdi Aroko giroa zabaltzeko.