'Gure Herriko Señorak' erakusketak auzoetara egingo du salto etzitik

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 24a, 00:00

Etzi Ereñotzun izango da ikusgai 11:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 17an eta 31n Lizeagan eta Portu auzoan jarriko da.

 

Miren eta Uxue Bereziartuak sortutako Gure Herriko Señorak erakusketak Hernaniko hiru auzoetara egingo du salto etzitik aurrera. Duela denbora bat Gure Herriko Señorak erakusketa egin zuten Bereziartua ahizpek Hernaniko sorkuntza bekaren baitan. Honen harira Biterin eta Kulturarteko Plaza Feministan jarri zituzten erakusketak eta orain auzoetako bira txiki bat egingo dute erakusketa ibiltari formatuan.

Etzi, larunbatean, hasiko dira eta Ereñotzuko plazan izango da lehen geltokia, «bertan kolokatuko dugu Gure Herriko Señorak erakusketaren bertsio txikiago bat», nabarmentzen dute Bereziartua ahizpek.

Gainontzeko erakusketak Lizeagan (Victor Hugo kalean) eta Portun (Ibarrolaburu- Lorenza plazan) egingo dituzte maiatzaren 17an eta 31n. Guztiak 11.00-13.00 artean izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!