Hernaniko Udalaren eta Oriamendi enpresaren arteko lankidetzari esker, herriko bizilagun guztiek doan gozatu ahal izango dute apirilaren 28an Galarretan jokatuko den Erremontari programaren lehen jaialdiaz. Jaialdia 18:00etan hasiko da, eta bertara sartzeko nahikoa izango da NANa erakustea leihatilan. Bertan banatuko zaie sarrera bana herritar guztiei, eta aukera paregabea izango dute erremontearen inguruko saio berezi bat zuzenean ikusteko. Helburua da erremontea herritarrei hurbiltzea eta zabaltzea.