Maiatzaren lehenean Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) manifestazioa antolatu du Bilbon, Gerra inperialistari ez lemapean. 13:00etan izango da mobilizazioa eta eskualdetik autobusa antolatu dute bertaratzeko. Autobuseko zerrendan apuntatzeko Kontseilu Sozialista Buruntzaldearen sare sozialetatik edota kideren bati esanez egin
daiteke.
Europako estatuen militarizazioaren aurka
Manifestazio nazionala gerra inperialistaren eta Europako estatuen militarizazioaren aurka izango da. «izan ere, estatuen gaitasun militarrak areagotzeko planak bultzatzen ari dira Europar Batasuneko herrialde guztietan, EBren defentsa edota Europaren "autonomia estrategikoa" bermatzeko aitzikiapean, besteak beste. Horri guztiari aurre egiteko beharra azpimarratu nahi dugu, eta Maiatzaren Lehena horretarako erabiliko dugu».