Hernaniarrek Hernani Burujaberekiko zenbaterainoko atxikimendua duten jakiteko, eta martxan dauden proiektuen artean herritarrentzat lehentasunezkoak zeintzuk diren ezagutzeko, inkesta zabaldu du Hernani Burujabek.
Ez da kasualidadea auzo eta elkarte batzarren jarraian zabaltzea parte hartzeko era telematiko hau; izan ere, ekimen guzti hauen helburua da, herritarren iritziaren laguntzaz, diagnostiko bat egitea Hernaniko beharrak eta interesak zeintzuk diren ezagutzeko.
Behin informazio hori izanda, Hernani Burujaberen baitako eragile ekonomikoekin batera, datorren urterako ekintza plana adostuko da datorren hilabetean, maiatzaren 16 eta 17an, egingo diren batzar sektorialetan.
Inkesta betetzeko lotura ondorengoa da: https://labur.eus/ejrwllxe. Hernani Burujaberen sare sozialetan edota webgunean ere badago inkestarako sarbidea.