Helduentzat, Un funeral de locos proiektatuko dute Biterin, gaur, ikuslearen egunez, 16:30etan eta 19:30etan. Hileta batean kokatzen da Manuel Gómez Pereiraren filma: hil berri den patriarka agurtzera joan dira familiako kideak, baina bilera zoro bihurtuko da hil-beila, bertaratuetako batek hildakoaren sekreturik ezkutuena argitara ateratzean.