Gaur zabalduko dute Haurreskoletako apirileko izenemate aldia, 2025-2026 ikasturterako. Maiatzaren 9ra arte izango da aukera, internet bidez zein presentzialki. Maiatzaren 6tik 14ra bitarte jaiotako haurren kasuan, berriz, maiatzaren 23ra arte luzatuko dute horretarako epea.