Zine emanaldiek ez dute etenik izan Biterin, Aste Santuko oporraldian ere. Ostegunetik izan dute horretaz gozatzeko parada herritarrek, eta oraindik aprobetxatu ez duenak, aukera badauka asteartera bitarte.
Haurrentzat, 'Minecraft' filma jarriko dute gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan hasita. Pelikulak Minecraft unibertsora eramango ditu ikusleak, non sormena giltzarria izango den biziraupenerako. Herrialde harrigarri horretara iritsiko dira lau protagonistak, atari misteriotsu baten bitartez. 101 minutuko iraupena dauka, eta euskeraz eskainiko dute. Datorren asteburuan ere jarriko dute film hori bera, larunbatean eta igandean.
Helduentzat, berriz, 'Un funeral de locos' jarriko dute, beste lau saiotan: gaur eta bihar 19:30etan; eta asteartean, ikuslearen egunez, 16:30etan eta 19:30etan. Hileta batean kokatzen da Manuel Gómez Pereiraren filma: hil berri den patriarka agurtzera joan dira familiako kideak, baina bilera zoro bihurtuko da hil-beila, bertaratuetako batek hildakoaren sekreturik ezkutuena argitara ateratzean.