Izenematea zabalik Gauekon, Catan eta Carcassone txapelketetarako

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 20a, 00:00

Komiki dendan jokatuko dira bi mahai-jolasen torneo ofizialak, maiatzaren 10ean eta 24an.

Beste urte batez, Gaueko komiki dendan jokatuko dira Catan eta Carcassone mahai-jolasen txapelketa ofizialak, eta Espainiako finalerako txartela izango da jokoan, bietan. Maiatzaren 10ean jokatuko da Catan txapelketa, eta maiatzaren 24an Carcassone mahai-jolasarena, biak ere arratsaldez.

10 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, baina izena eman behar da aldez aurretik: Gauekon, 943 57 78 90 tele­fonoan, edo gauekomik@gmail.com helbidean. Opariak izango dira irabazleentzat, eta zozketak parte­hartzaile guztien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!