Aurtengo udarako ere Udaleku Ibiltariak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak. Inguruaz, naturaz eta lagunarteaz gozatzeko aukera ederra eskaintzen dute udaleku hauek, eta euskerazko aisialdia sustatzea dute helburu.
Izena emateko epea duela zenbait aste zabaldu zuten, eta dagoeneko beteta dago uztailaren 7tik 13ra egingo den haundien txanda. Txikiena uztailaren 21etik 26ra izango da, eta honetan izena emateko leku gutxi batzuk geratzen dira.
Bi txandetarako, ordea, begirale eta sukaldari bila dabiltza Doberako kideak. Interesa dutenek kurrikuluma bidaltzeko aukera dute dobera@dobera.eus helbide elektronikora. Horrez gain, informazio gehiago behar dutenek 662 40 66 92 telefono zenbakira deitzeko aukera dute.