Gipuzkoako eskolarteko Atletismo Txapelketak martxan jarraitzen du, eta beste behin goiko postuetan ibili dira CD Hernaniko korrikalariak.
Donostiako miniestadioan jokatu zuten hirugarren jardunaldiko proba, eta atleta hernaniarrek lau domina eskuratu zituzten guztira.
Aner Verdugo alebina bigarren postuan helmugaratu zen 1.000 metroko proban, eta zilarrezko domina eraman zuen etxera; Ane Santxo infantila ere bigarren izan zen, kasu honetan 80 metroko abiadura proban; azkenik, Adur Salaberria eta Ander Martin hernaniarrak denbora berbera egin zuten 80 metroko proban, eta brontze bikoitza eskuratu zuten.
Emaitza ederrak dira CD Hernanirentzat.