Aste Santuko ospakizunek jarraipena izango dute gaur Hernaniko kristau fededunentzat. Goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua Gudarien plazan, Guruzbidean Santa Barbarako ermitara joateko. Ostiral Santuko ohiko jarduera izaten da Guruzbidea, eta fededun ugari elkartzen ditu urtero.
San Joan Batailatzaileko lehenengo meza goizeko 11:00etan izango da, Guruzbidea bukatutakoan.
Arratsaldean ere Pasio ospakizuneko elizkizunak izango dira Hernaniko hiru parrokietan; arratsaldeko 18:00etan egingo dute Ereñotzun, 19:00etan Floridan eta 19:30etan San Joan Batailatzailearen parrokian.
Pazko Gaubeila eta Pazko Meza, bihar eta etzi
Datozen egunetan ere elizkizun ugari izango dira Hernanin. Bihar arratsaldean Pazko Gaubeila ospatuko dute Ereñotzun eta Hernanin, eta igandean lau meza izango dira.
ASTE SANTUKO EGITARAUA HERNANI GAUR 08:30 Guruzbidea Hernanitik Santa Barbarara. 09:00 Meza Ereñotzuko San Antonio parrokian. 11:00 Meza San Joan 18:00 Pasio ospakizuna Ereñotzuko San Antonio parrokian. 19:00 Pasio ospakizuna 19:30 Pasio ospakizuna Floridako San Jose Langilea parrokian. BIHAR 19:00 Pazko Gaubeila Ereñotzuko San Antonio parrokian. 19:00 Pazko Gaubeila San Joan Batailatzailearen parrokian. ETZI 09:30 Pazko Meza San Joan Batailatzailearen parrokian. 10:00 Pazko Meza Ereñotzuko San Antonio parrokian. 11:00 Pazko Meza Floridako San Jose Langilea parrokian. 12:00 Pazko Meza San Joan Batailatzailearen parrokian. |