Kultur jarduera ezberdinak antolatu zituen pasa den larunbatean Hernaniko Udalak eta hainbat eragilek elkarlanean. Txotx denboraldiko larunbatetan herritar asko «kanporatuak» sentitzen direla eta horregatik antolatu zituzten jarduerak. Horietako bat eta ikusgarriena Ortzadar dantza taldeko kideen Gamazada emanaldia izan zen, San Joan Konpartsak antolatua. Maiatzean izango den Dantzari Festaren preludioa izan zen.