Hernaniko Udalak jakinarazi du, bihar hasiko dela eremu industrialean hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea. Urteko lehenengo hiruhilekoaren tasa ordaintzeko borondatezko epea izango da, eta bihartik maiatzaren 20ra bitarte egongo da ordainketa egiteko aukera. Ordainketak helbideratuta dituztenei, azkeneko egunean kobratuko zaie dagokien kopurua. Helbideratuta ez dituztenek, berriz, www.hernani.eus atarian edo banketxeetan ordaindu ahal izango dute.