Erdi Arora buelta, hurrengo asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 16a, 00:00

Mota guztietako koloreak eta zaporeak nahastu ohi dira Erdi Aroko azokan.

Apirilaren 25etik 27ra izango da urteroko azoka, eta ohiko postuez gain, kale antzerkia, kontzertuak eta su ikuskizuna izango dira.

Erdi Arora buelta egingo du Hernanik, apirileko azkeneko asteburuan. Izan ere, hilaren 25etik 27ra bitarte Erdi Aroko azoka jarriko dute, urtero bezala, herriko Kaxkoan.

Joan den urtean bezala, denetariko postuez beteko dira herriko kaleak: pitxiak, mota guztietako jakiak, lanabesak, arropa, goxokiak, apaingarri­ak, kosmetikako produktuak... Baina postuez gain, hainbat ekintza eta ikuskizun ere izango ditu azokak: kale antzerkiak, kontzertuek, kalejirek, aireko ikuskizunak, su ikuskizunak, antzinako lanbideak ezagutzeko tailerrek edota haurrentzako tailerrek ere osatuko dute aurtengo edizioa.

Hainbat mende atzera egiteko aukera izango dute herritarrek hiru egunez, kanpamentuko bizitzaren isla izango baita azoka. Aukera aprobetxatzeko gonbitea luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!