Igerilari hernaniarrak, Irunen eta Galdakaon

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Emaitza esanguratsuak lortu dituzte Gipuzkoako Udaberri sarian eta Master txapelketan.

 

Igerilari hernaniarrek emaitza esanguratsuak lortu dituzte asteburuan Irunen eta Galdakaon izandako probetan. Irunen Gipuzkoako Udaberriko Saria jokatu zen eta bertan Enaitz Goñik Euskadiko errekorraren jabe izatea lortu du 4x100 estilo libre proba mistoan. Bidasoarekin 3:35.35eko marka egin zuten Iguiñiz, Bisa, Goñi eta Cendoya laukoteak, aurreko errekorra ia bi segundutan hobetuz. Goñik gainera bigarren postua eskuratu zuen 100 libre (51.31) eta 50 bizkar (26.94) probetan. 

Olatz Altunak zazpigarren amaitu zuen Irunen, 100 librean, eta Galdakaon Master Txapelketan, garaipena lortu zuen 50 libreko proban. Irunen jokatutako Gipuzkoako sarian beste bederatzi hernaniar aritu ziren Buruntzaldea, Fortuna eta Hernaniko taldeekin hainbat probetan: Bidane Querejeta, Amaiur Iparragirre, Hegoi Lazkoz, Lur Elkoro, Uxue Santxo, Uxune Otaño, Maren Otamendi, Gerezi Juha eta Eñaut Lizeaga. Hamar lehendabizikoetan sailkatu zen bat baino gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!