Hernaniko Gipuzkoako 2. mailako taldeak etxean jokatuko du igoera faseko semifinala. Partidu baten faltan, bigarren postua ziurtatu du taldeak, Arrasaten garaipena lortu ez bazuen ere.
Garrantzitsua da etxeko babesean jokatzea finalaurrekoa; izan ere, partidua irabazita zuzenean lehenengo mailara igoko litzateke Hernani.
Orain igoera faseko azken partidua lasaixeago jokatzeko aukera izango du Hernanik. Maiatzaren 4ko asteburuan izango da hori, eta Debasketen bisita jasoko dute kiroldegiko kantxan.