Hernaniko kadete neskek Federazio sarian hirugarren postua lortu zuten

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Legution eguraldia ez zuten lagun izan arraunlariek.

Legution jokatu zen Euskadiko Batel Txapelketa eta Hernanik bi batel aurkeztu zituen.

 

Hernani Arraun Elkarteak bi batel uretaratu zituen asteburuan, Legution jokatutako Euskadiko Batel Txapelketan. Infantil eta kadete neskek egin zuten arraunean eta trainerua prestatzen geratu ziren Gipuzkoako Txapelketan domina lortu zuten neskak. 

Kadeteek ez zuten finalerako txartela lortu. Sailkapen estropada larunbatean izan zen eta bertan, Hernaniko batela zazpigarren helmugaratu zen, finaletik zazpi segundura. Lau ontzi segundu gutxiren barruan sailkatu ziren.

Igandean, giro makurrarekin, Federazio sarian irten ziren eta hirugarren iritsi ziren helmugara. Haizea eta euria izan ziren protagonista. 

Neska infantilak ez ziren igandeko estropadetara sailkatu. Hamabigarren amaitu zuten eta txapelketatik eta Federazio saritik kanpo geratu ziren.

Maialen trainerua udako estropadak prestatzen aritu zen, jubenilak barne.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!