Aitor Lizarazuk hobetu du bere marka Varsovian

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Aitor Lizarazuk Varsovian garaipena eta bere markarik onena lortu du.

Hyrox txapelketan 56.24ko denborarekin gainera garaipena lortu du Poloniako proban.

 

Aitor Lizarazuk garaipena lortu zuen larunbatean Polonian, Varsoviako Hyrox txapelketan. Hernaniarrak lehenengo postua lortzeaz gain, bere markarik onena egin zuen 56 minutu eta 24 segunduko denborarekin. Phillipp Wamser alemaniarraren aurretik sailkatu zen, hamalau segunduko aldearekin. Hirugarren Harry Sutherland ingelesak amaitu zuen Lizarazu garailearengandik 32 segundura. 

Proban Europako herrialde ezberdinetatik joandako 212 kirolarik parte hartu zuten. Sled pull proban bost metroko zigorra jaso arren marra zanpatzeagatik, 26 segundutan hobetu zuen Aitor Lizarazuk, duela aste batzuk  Kopenhagen lortutako 56:50eko denbora. Beraz, pozik amaitu zuen kirolari hernaniarrak Poloniako hiriburuan egindako lanarekin.

Aitorren helburua Bartzelonan jokatuko den proba da. Bertan, Munduko 15 onenen artean sartzeko sailkapena lortzea izango du helburua. Bertan hiru postu daude jokoan eta ziur ez dela erraza izango.

Bartzelonako proba Pazko asteko asteburuan jokatuko da eta beraz hamalau egun ditu Aitor Lizarazuk errekuperatu eta ahalik eta sasoi onenean iristeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!