Judoka hernaniarrek bost domina lortu dituzte aurreko bi asteetan jokatu diren Gipuzkoako eta Euskadiko Judo txapelketetan. Irati Ibeas kadeteak zilarrezko domina lortu zuen Gasteizen Euskadiko txapelketan. Azken borrokan ihes egin zion urreak, baina emaitza bikaina lortu du Ibeasek, Gipuzkoako emaitza hobetuz.
Beste lau dominak Urnietan jokatutako Gipuzkoako txapelketan iritsi ziren. Honela, kadeteetan, Aiur Beteluk zilarra eskuratu zuen; Oier Gainza hirugarren izan zen brontzea irabaziz; eta Irati Ibeasek ere brontzea lortu zuen.
Infantil txapelketa ere jokatu zen Urnietan. Mara Romanek podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan, brontzea irabaziz. Aurten ez da txapeldunik izan Gipuzkako eta Euskadiko txapelketetan, baina bost domina lortzea sari potoloa da Hernaniko judoarentzat.
Orain, sari ezberdinak prestatuko dituzte judokek, atsedena hartu aurretik. Orain arteko entrenamendu eta esfortzuek izan dute saria eta bide beretik jarraitu nahi dute.