Aner Verdugo eta Ortzi Moral, podiumean Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 15a, 00:00

Aner Verdugo, zilarrezko dominarekin.

Podiumean izan ziren CD Hernaniko bi atletak, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bigarren jardunaldian.

 

Eibarren jokatu zen, aurreko asteburuan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bigarren jardunaldia. Bertan izan ziren CD Hernaniko 16 atleta, eta podiumera igotzea lortu zuten haietako bik.

2.000 metroko proban, zilarrezko domina eskuratu zuen Aner Verdugok mutil alebinetan, 7:31.47 denborarekin. Segundu bakarrera izan zuen Telmo Lertxundi irabazlea (7:30.56).

Ortzi Moral infantila, berriz, hirugarren izan zen jauzi hirukoitzean, brontzezko domina lortzeko. 10,64 metrokoa egin zuen bere saltorik onena, eta Haitz Lasa (11,27) eta Ekaitz Dunyo (10,75) bakarrik izan zituen aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!