Hernaniko Gaztelkeuak egitarau berezia antolatu du udaberrirako eta zazpi ekintza berezi dituzte gazteek eskura. Atzo hasita, apirilaren 27a bitarte antolatu dituzte, baina Aste Santuko zenbait egunetan Gaztelekua itxita egongo da, apirilaren 17tik 22ra.
Gaur bertan, Gaztelekuan mural pintaketa osatuko dute, arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitarte, eta bihar, Costa Jump-era irteera egingo dute. Azken honetarako hitzordua badago dagoeneko: goizeko 10:30etan Zinkoeneako autobus geltokian, BU10 autobusa hartzeko. Eguerdiko 14:00etan egingo dute itzulia.
datozen egunetan itxita egongo da Gaztelekua, eta apirilaren 23an izango dira bueltan. Egun horretan bertan sukaldaritza tailerra osatuko dute, eta zehazki, takoak eta kebab-ak egiten ikastiko dute. Apirilaren 24ean, Igeldoko Canopy abentura parkera joango dira eta 25ean afaria eta ondoren pelikula saioa antolatu dute.
Azkenik, apirileko azken asteburuan, Donostiako txuri-urdinera irteera eta igandean kamixeta tailerra egingo dute.