Elizatxo Ikastolako LH 1eko ikasle talde batek ikastola inguruko berdeguneetan duten arazo bati konponbidea eman diote.
Urrian hasi zuten proiektua, Komunitaterako Proiektuaren arloan, eta eskolako, auzoko zein herriko egoera aztertzen aritu ziren ikasleak. Auzoan zuten arazoetako bat txakurren kakena zen, izan ere, auzoko parkean nonahi txakur kakak egoten dira, umeek jolasten duten lekuan.
Udalari baimena eskatu ondoren, konponbide moduan kartelak ipini zituzten ikasleek Portu eta Karabel auzoetan, txakur-jabeei beraien txakurren kaka jasotzeko eskatuz.