Gaur, apirilaren 14a, IIgarren Errepublika aldarrikatu zela 75garren urteurrena ospatuko da. 1931ean aldarrikatu zen Errepublika, lehenik Eibarren, eta gero gainerako lekuetan.
Hernanin Julio Ubarretxena zegoen alkate garai haietan. Apirilaren 18an, nazionalistek aurkeztutako mozio bat onartu zuen Udalak, Eibarren aldarrikatu berria zen Errepublikari babesa emateko, “euskal errepublika” aldarrikatu zuten Udalean: “gainerako errepublika iberiarrekin konfederaturik”. Horretaz gain, Plaza Nagusia eta Alfontso XIII kalea, Errepublika Plaza eta Kale Nagusia izendatu zituzten egun batzuk beranduago, apirilaren 22an.
Aldaketa garaia
Errepublikarekin batera aldaketa ugari izan ziren. Esa te ra - ko, bozkatzeko eskubidea eskuratu zuten, bai gizon eta baita emakumeek ere. 1931ko ekainean izan zen lehen bozketa Hernanin eta ezkertiarrek irabazi zuten; hortik bi urtera, aldiz, abertzaleak izan ziren garaile.
Errekete nafarrak eta falangista gailegoak 1936ko irailean herrian sartu zirenean amaitu zuten Errepublikarekin. Baina bandera errepublikanoa urtez urte azaldu izan da apirilaren 14ean, baita klandestinitatean jarrita ere, herriko toki ezagunenetan, gaur bezalaxe.