Maiatzean jokatuko dira Carcassonne eta Catan mahai-jolasen txapelketa ofizialak Gaueko komiki-dendan. Espainiako finalerako txartela lortzeko balioko dute bi txapelketek, eta opariak egongo dira irabazleentzat eta baita zozketak ere.
Catan txapelketa maiatzaren 10ean izango da (Doako Komikiaren Egunarekin bat eginez) eta Carcassonne txapelketa maiatzaren 24an, biak larunabata arratsaldez, eta 10 urtetik gorako edonork har dezake parte, aldez aurretik izen emanda Gaueko komiki-dendan, 943577890 telefonora deituta edo gauekomik@gmail.com helbidean.