Aste Santuko oporrak direla eta, Hernaniko udaleko zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango direla gogorarazi nahi du Udalak. Besteak beste, Kulturarteko Plaza Feministan, HHZn, Plazara Gunean, udal liburutegian, Udal euskategian, Musika Eskolan eta kiroldegian.
Kulturarteko Plaza Feministak goizeko ordutegia izango du apirilaren 27a bitarte, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 14:00etara hain zuzen ere. Aste Santuko egunetan, ordea, itxita izango da KPF.
Herritarren Harrera Zerbitzua, Plazara Gunea eta udal liburutegia itxita izango dira apirilaren 17tik 21era bitarte, eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango dute.
Udal Euskaltegia eta Musika Eskola bi astez itxita egongo dira, hau da apirilaren 14tik 25era bitarte.
Azkenik, kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du. Apirilaren 17tik 21era bitarte goizeko 08:30etatik 13:30ak bitarte egongo da zabalik. Bestalde, igerilekua eta gimnasioa kiroldegia itxi baino 30 minutu lehenago itxiko dutela ere gogorarazi dute.