Zumaiako Oikia auzora irteera egingo dute gaur zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 13a, 00:00

JOCC Zikuñagako zikloturistek, gaur, zazpigarren irteera egingo dute Oikia-Zumaiara. Ohi den modura, goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta 65 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea. Eguraldia ez da lagun izango eta beraz ekipamendu egokia eramatea gomendatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!