Palestinaren alde mokadu bat ekintza, gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 13a, 00:00

Ehundaka pertsona elkartu zen Gudarien Plazan Palestinaren alde.

Hernaniko emakume musulmanen taldeak antolatuta gaur 11:00etatik 14:00etara Atsegindegin Mokadu bat Palestinaren alde ekimena antolatu dute. Bestetik, pasa den asteartean ehundaka hernaniar bildu ziren Gudarien Plazan Gazako genozidioa salatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna zabaltzeko. Gernika Palestina herri ekimenak deitu zituzten mobilizazioak Euskal Herri osoan zehar. Lurra. Justizia. Bakea. Genozidio STOP lelopean 130 herri baino gehiagotan bildu ziren herritarrak genozidioa salatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!