Hernaniko Elkarrekin Podemos udal taldeak bigarren errepublikaren 94.urteurrena ospatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Horretarako, bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan errepublikar bandera jarri eta lore eskaintza hilerriraren sarreran dagoen monumentuan kokatzera gonbidatzen dituzte.
Bestalde, apirilaren 14an, arratsaldeko 19:30etan Podemoseko egoitzan bertan, Elkano 1, egingo duten ekintzara bertaratzeko deia zabaldu dute. Mokadutxoa jan eta eztabaida errepublikanoa egitea da asmoa. Astelehenean, errepublikaren bandera balkoira ateratzeko deia ere luzatu nahi izan du udal taldeak.