Mendiriz Mendi elkarteko kideek Etxolaberrira irteera antolatu dute bihar, igandea. Goizeko 8:00tan jarri dute hitzordua, Hernaniko Atsegindegi plazan, eta animatzen den orok 10 euro ordaindu beharko ditu.
Guztira 5 ordutan osatzeko 12 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik mendizaleek, 550 metroko desnibelarekin gorantza eta beherantza. Hernanik «meatze-ustiapenen tradizio haundia» izan duela azaldu dute mendizaleek. «Bere geologia berezi eta askotarikoak hainbat metal-zainen eraketa bultzatu du eta horiek historian zehar ustiatu dira», azaldu dute. Horregatik, irteera honetan meatze arrasto horiek ezagutzeko aukera izango dute.
Zailtasun berezirik gabeko ibilbidea izango dela aurreratu dute antolatzaileek, beraz, ohiko mendiko material arruntarekin nahikoa izango da. Hala ere, beti bezala, galtza luzeak eta bastoiak eramatea gomendatzen dute. Goizeko irteera izango da, eguerdirako buelta egingo baitute.