Elektrizitatearen oinarriei buruzko bigarren saioa egingo dute gaur, Autokonponketa Tailerrak antolatuta. Saio teoriko-praktikoa izango da goizeko 10:30etatik 13:00etara bitarte.
Elektrizitatearen inguruko oinarrizko jakintzaren inguruko saioa izango da, Oleta 25eko lokalean bertan.
Mattin Aldai izango da instalazio elektrikoen inguruko oinarrizko azalpenak emango dituena, euskeraz. Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu, eta besteak beste, multimetro digitalaren erabilera, zirkuitu elektrikoen funtzionamendua eta argindarraren fakturaren atalak landuko dira.
Bigarren saio hau ere, dohainik izango da, baina aldez aurretik izena ematea eskatzen dute, plazak mugatuak baitira. Oraindik apuntatu ez denak aukera izango du konpondu@hernani.eus-era idatziz edo 688 67 59 64 telefonora deituz.