Zabalik dago Hernaniko kulturgintza eta sorkuntza sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte herriko auzo elkarteek, eta arte sorkuntza eta kultur jardueren antolatzaileek.
Hernaniko Udalak 252.100 euro bideratuko ditu herriko kulturgintza eta sorkuntza sustatzeko, zehazki, arte sorkuntza, auzo elkarteen jarduna eta kultur programa edo jarduerak antolatzeko. Auzo elkarteei 151.000 euroko laguntza emango die Udalak, auzoari eskaintzen dizkieten kultur jarduerak eta jaiak antolatzeko batetik, eta elkartearen funtzionamendua laguntzeko bestetik.
Kultur programa edo jarduerak antolatu nahi dituzten kolektibo eta norbanakoentzako 86.100 euro jaso dituzte eta arte sorkuntzan dabiltzanentzat, berriz, 15.000 euro beka bidez. Iaz arte sorkuntzako bekak ikus-entzunezko Beñat Iturriozen Enarak eta Tamara Garciaren Hauek ez dira orbainak lanek jaso zituzten.
Maiatzaren 10a izango da eskaerak egiteko azken eguna
Maiatzaren 10a bitarte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea. Informazio gehiago nahi duenak www.hernani.eus/dirulaguntzak webgunera edo Harrera Zerbitzura jo dezake.