GOATZE AL HAIZ...?
Elorrabiko puente kolgante zaharraz? Mende hasierakoa dun goiko argazkia, eta berritu egin zitenan garai hartantxe, baranda sendoagoa jarrita. Berritutako hura ibaiak eraman zinan 2011ko azaroaren 6an, uholdeen eraginez; eta zazpi urte beranduago eraiki zitenan egungo zubia, metro gutxira. Zubi zaharraren 'ataria' bertan zegon oraindik, azpiko argazkian ikus ziteken bezala.
Bigarren konparaketa bat ere egin dinagu, puente kolgante berritua eta oraingoa parez pare jarrita.