Bittor Carrera Beldak, oboean, eta Javier Perez de Azpeitiak, pianoan, kontzertua eskainiko dute bihar, 19:00etan, Sandiusterrin. Doako kontzertua izango da, baina gonbidapenak Biterin jaso behar dira. Euskal musika sinfonikoan garrantzi handia izan du oboeak.