Aste Santutan udal zerbitzuen ordutegitan aldaketak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 10a, 00:00

Aste Santu bueltako oporrak direla eta, zenbait zerbitzutan ordutegi aldaketak izango dira.  Kulturarteko Plaza Feministak goizeko ordutegia izango du apirilaren 12tik 27era: 09:00etatik 14:00etara, Aste Santuko egunak itxita. Herritarren Harreta Zerbitzua, Plazara Gunea eta udal liburutegia itxi egingo dira apirilaren 17tik 21era. Gainerako egunetan, ohiko ordutegia izango dute. Udal Euskaltegia eta Musika Eskola bi astez itxita izango dira, apirilaren 14tik 25era.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!