Aurreko astetik aurrera Aratz ikastolako LH3ko umeen entzuteko ipuinak daude Hernaniko liburutegian. Liburutegiarekin lankidetzan egindako ikaskuntza zerbitzu proiektu honen helburua da irakurtzeko zailtasunak dituzten edo irakurtzen ez dakiten pertsonei ipuinez gozatzeko aukera zabaltzea.
Horretarako, liburuetan QR bat jarri dute, bertan haurren ahotsa grabatu dutelarik ipuina kontatzen. Bertan Aratz ikastolako haurrek ahotsa jarri dieten ipuinak aurkitu daitezke eta ondorengoak dira QR kodea eskaneatuta entzun daitezkeen ipuinak: Ez dut nahi, Asko maite zaitut, Bereina, Danba-danba erritmoa oihanean, Amona tomaxa eta sagarra, Ez egin irribarrerik marrazo bat, Hitz atseginak, Hontzak, Jakomintxo, Ohera noa!, Nire urtebetzea, Ttipo mostroak, Nire egunerokoa, Katalin zaintzailearekin, Katalin eta amaren tripatxoa, Kattalin etxe berrira doa, Koloretako munstroa eta Ortzi kameleoia.