Zorretan antzezlana estreinatuko da gaur, Biterin, 19:00etan. Euskeraz Hika teatroa konpainiak landutako antzezlana da eta Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran aktoreak zuzentzen ditu Agurtzane Intxaurraga, egile eta zuzendariak. «Zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa eta poetikoa da», dio Intxaurragak. Urrian estreinatu zen Donostian arrakasta haundiarekin. Astigarragatik urtarrilean pasa eta gero, oirain Hernanira iritsiko da. Sarrerak 8 euro balio du. Zuzendariak dioenez, «35 urte luzeren ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin, sortutako antzerki testua da Zorretan».
Antzezlanean emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Emakumea aztoratuta iritsi da etxera, amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun haundietarako erabiltzen duen kuadrodun gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan.