Bigarren hitzaldia, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 10a, 00:00

Hernani Errotzen taldeak aste honetarako antolatu duen bigarren hitzaldia izango da gaur Biterin, 19:00etan hasita. XI-XII. mendeak. Testuinguru soziopolitikoa izenburupean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Josu Narbartek eskainiko du. Gipuzkoak garaiko lurralde egituran zuen tokia aztertuko dute; Iruñeko erresuman eta elizbarrutian, hain zuzen ere. Segidan, orduko gizartea nola antolatuta zegoen aztertuko dute. Asteartean Josetxo Mendiak eskaini zuen Iruña-Velaiari buruz hitzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!