Etorriberrientzako Harrera Bulego Integrala, martxan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 10a, 00:00

Hernanira etorriberrientzako Harrera Bulego Integrala asteartetik berriz martxan jarri du Udalak. Astearte arratsaldetan (16:00-18:00) eta asteazken eguerditan (12:30-14:30) eskainiko du zerbitzua.

Aurrerantzean Dobera Elkarteko kide batek artatuko du zerbitzua. Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) dago kokatua bulegoa. Bulegoa Hernanira etorriberriei harrera integrala, pertsonala eta hurbilekoa egiteko sortu zen duela bi urte «etorri berri direnei harrera eta herrian lehenengo urratsak errazteko» asmoz.

Borondatezko hitzordu bidez funtzionatzen du. Udalaren desioa Hernanira bizitzera etortzen diren herritar berriek «bizitza Hernanin egitea eta aktiboak izatea» da. Horretarako, «harrera komunitarioa» ezinbestekoa da.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!