Hernani Burujabek bihar amaituko ditu elkarteekin bilerak, elkarlana sustatzeko asmoz. Bukatzeko, ikastetxe eta guraso elkarteekin bilduko dira Burujabetzen Etxean 18:30etan hasita. Lau bilera izan dira guztira arlo ezberdinetako elkarteekin. Auzoetan ere egin dira bilerak martxoan zehar.