Hernaniko neska jubenilek zilarrezko domina lortu berri dute Gipuzkoako batel txapelketan, Pasai Donibanen. Azpitxapeldun geratu ziren, Tolosaldea txapeldunagandik hamabi segundura eta San Juanen aurretik. Ligan laugarren amaitu zuten, baina saltoa eman eta podiumera igotzea lortu zuten. Gainera, ziaboga onenaren saria eskuratu zuen Naia Peñagarikanok.
Ligan hirugarren amaitu dutenak promesak izan dira. Lider hasi zuten liga, baina azkenean hirugarren postu bikainean amaitu dute. Gainera, Gipuzkoako finalera sailkatu ziren, baina hor ez zuten podiumera igotzea lortu eta laugarren amaitu zuten San Juan, Tolosaldea eta Zumaiaren atzetik.
Infantiletan Federazio Sarian nagusitu ziren. Finalera ez ziren sailkatu, baina bosgarren batelik azkarrena izan zen.