Bizipoza festa Donostiako Egia auzoan ospatuko da datorren maiatzaren 11n. Aniztasunaren aldeko jaialdia hartuko du Donostiako auzoak ikastetxe, erakunde eta eragile andana batzea lortuta.
Pasa den urtean Hernanin ospatu zen Bizipoza festa eta urtero Aratz ikastolak festa antolatzen du ikastetxean bertan. Aurreko urtean Hernanin zenez, festara batu zen Aratz, baina aurten ikastetxera bueltatuko da festaren ospakizuna etzi, goizen zehar.
Elkartasuna, bizikidetza, poza eta parte-hartzea ardatz izango ditu. Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da, izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea helburu duena.
Guztira 38 elkartek osatzen dute Bizipoza, eta batzen diren elkarteen mikrodokumentalak argitaratzen dituzte www.bizipoza.eus webgunean.
Haur eta familien ongizatea ardatz hartuta, elkarte hauen baloreak gizarteratzea eta transmisioa bultzatzen du eta urtero antolatzen du festa.
Tailerrak, aurpegi margoketa, jolasak, eskulanak, bizkotxo lehiaketa, hamaiketakoa, Txundi gaitzazu ikuskizuna, Marea Urdina dantza... denetarik izango da Aratzen.
EGITARAUA
ARATZ IKASTOLA
ETZI
09:35-09:40 Jaialdiaren hasiera (futbol zelaiko eszenatokian).
09:40-10:30 Tailerrak: aurpegi margoketa, jolas kooperatiboak, eskulanak... Momentu honetan bizkotxo lehiaketa egingo da! Irabazlearen errezeta ikastolako webgunean argitaratuko da. Anima zaitezte parte hartzera!
10:30-11:00 Hamaiketakoa.
11:00-11:45 “Txundi gaitzazu” ikuskizuna Zapotxin pailazoaren aurkezpenarekin
11:45-12:00 “Marea Urdina” dantza (futbol zelaian).