Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, Gipuzkoako Txapelketa irabaztea lortu du Hernaniko Alebinen taldeak. Orain arteko partidu guztiak nagusitasunez irabazi ditu gaztetxoen talde mistoak, eta Urolari 19-12 irabazita lortu dute Gipuzkoako garaikurra. Denboraldia aste santuko oprralditik bueltan amaituko dute, Aloña Mendiren aurkako partiduarekin.
Hernaniko Eskubaloi Taldetik kirola probatzeko zalantzan dauden haurrei ondorengo mezua helarazi nahi izan diete: «Eskubaloikoa familia handi bat delako eta denok garelako beharrezkoak. Oso joku dinamiko eta dibertigarria da, gauza asko pasatzen dira kantxan eta probatzen duenak jarraitzen du».